Egiten den ikerketak ba al du oihartzunik gizartean? Erakundeek asmatzen al dute komunikatzen? Jendearengana iristen dira? Komunikabideek eskaintzen al diete arretarik eta orrialderik unibertsitatean zein zentro teknologikoetan egiten den ikerketari? Eskaintzen badiete, nola eskaintzen diete? Zeri erreparatzen diote eta zeri ez? Nondik ateratzen dute informazioa? Nolakoa da informazio hori? Fidatzekoa? Maila altukoa? Eskasa? Sarritan egiten dute huts? Eta informazioa emateaz arduratzen diren horiek, ba al dute zientziari eta teknologiari buruzko behar besteko trebakuntzarik? Kazetari zientifikoaren figura badago egunkarietan?
Aurreko galdera horiei guztiei erantzuteko Elhuyar Fundazioaren Komunikazio-Sailak,
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren
laguntzarekin, azken urteotan ikerketa egin du Euskal Autonomia Erkidegoan
ateratzen diren egunkariak aintzat hartuz. Urtez urte egin den lanaren txostenak
zein ondorioak hementxe dituzu, klik batean.