 |
| Guztira:
10/2103 artikulu |
 |
|
Amaraun bustia, ehungintzan eredu
2010/09/01
Uloborus walckenaerius armiarmaren sarea eredu hartuta, ehun sintetiko berria egin dute Txinako Zientzia Akademiako zientzialari batzuek. Amaraunaren ezaugarri interesgarriena da nola jokatzen duen ...
Erradiazioa neurtzeko tresnen kalibrazioa, Tekniker-IK4ren eskutik
2010/09/01
Espainian X izpiak erabiltzen dituzten gailuen erradiazioa neurtzeko eta kalibratzeko eredu gisa erabiliko den tresna bat diseinatu eta garatu du Tekniker-IK4k Energia, Ingurumen eta Teknologia ...
Zementua CO2 isuri gabe ekoizteko teknika bat garatu du Tecnaliak
2010/09/01
Tecnaliako Eraikuntza Unitateak zementu-belaunaldi berritzaile bat garatu du: zentral termikoetako hondakin solidoak baliatuko ditu, eta, hala, ez da kareharria kiskali beharrik izango. ...
UTM, geografia modernoaren errege
2010/09/01
"Ez galdu denbora latitudearekin eta longitudearekin". Aholku hori entzuna da GPS gailuen erabiltzaileen artean. Latitudea eta longitudea lurrazaleko puntu bat zehazteko metodo klasiko bat da, eta ...
Robot "idealaren" bila
2010/08/08
Jakina da robotak diseinatzeko eta egiteko teknikak etengabe ari direla garatzen. Eta, oraingoan, robotikan “oinarrizkoa eta garrantzitsua” izan litekeen beste urrats bat eman nahian dabilela jakinarazi du AEBko ikertzaile-talde batek. Modu eraginkor batean ibili eta korrika egiteko gai den robota sortzea eta prozesu horretan ahalik eta energia gutxien xahutzea da xede nagusia.
“Atleta” esploratzailea
2010/08/05
Bideoan agertzen den robotak Athlete du izena (All-Terrain Hex-Limbed Extra-Terrestrial Explorer), eta baliteke egunen batean Ilargian edo Marten egotea. Hain zuzen, NASAko Jet Propulsion Laboratory-k (JPL) sortutako prototipoetako bat da, astronautek esplorazioetan lagungarri izan dezaten. Aldez aurretik beste saiakuntza batzuk egin baziren ere, 2009an jaio zen Athlete.
Itsuentzako autoa, utopiatik errealitatera?
2010/08/01
Etorkizun batean, badirudi itsu izatea edo ikusmen txarra izatea ez dela auto bat gidatzeko oztopo izango. Orain arte askorentzat amets huts bat zen hori errealitate bihurtzeko erronkari tinko heldu diote, besteak beste, AEBko hainbat ikertzailek. Aurreikuspenak beteko balira, baliteke itsuek modu independientean gidatu ahal izango luketen lehenbiziko ibilgailua datorren urterako prest izatea.
Mundu osoko itsas trafikoa kontrolatu nahian
2010/07/31
Berriki, Europako Espazio Agentziaren (ESA) Columbus moduluak “COLAIS” izeneko esperimentu berri bati eman dio hasiera. Nazioarteko Espazio Estazioak (ISS) Lurraren inguruan orbitatzen jarraitzen duen bitartean espaziotik mundu osoko itsasontzien trafikoari segimendua egiteko erronkari ere heldu dio oraingoan. Lortutako lehenbiziko emaitzekin pozarren agertu dira sustatzaileak.
Etxeko ordenagailuak, zientzia-ikerketen zerbitzura
2010/07/25
Bazenekien etxeko ordenagailua zientziaren zerbitzura jartzeko aukera duzula? Bada, nahi duen orok, internetera konektatze hutsarekin, minbiziaren aurkako botikak bilatu, energia-iturri berriak aztertu edo etorkizuneko disko gogorren oinarriak ezartzen lagundu dezake. Nola? PCen kalkulu-gaitasuna “maileguan” utzita, ikerketa-prozesuak arintze aldera.
Hegazkinak, prezipitazioen eragile?
2010/07/18
Zientzialariek urteak daramatzate aireko trafikoak prezipitazioetan izan ditzakeen eraginak aztertzen; kontuak zalantza eta espekulazio ugari sortu ditu, gainera. Alde horretatik, ikerketa berri baten datuak argigarriak izan litezke. Hegazkinek kondizio zehatz batzuetan hegan egitean euria edo elurra eragin dezaketela egiaztatu dute.
|