Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/9/9
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
GAIAK
Teknologia : Robotika
Artikuluak (18) Dosierrak (0) Argazkiak (14) Elhuyar Z. eta T. (50)
Guztira: 10/82 artikulu

Artikulua
Robot "idealaren" bila 2010/08/08  
Jakina da robotak diseinatzeko eta egiteko teknikak etengabe ari direla garatzen. Eta, oraingoan, robotikan “oinarrizkoa eta garrantzitsua” izan litekeen beste urrats bat eman nahian dabilela jakinarazi du AEBko ikertzaile-talde batek. Modu eraginkor batean ibili eta korrika egiteko gai den robota sortzea eta prozesu horretan ahalik eta energia gutxien xahutzea da xede nagusia.

Argazkia
“Atleta” esploratzailea 2010/08/05  
Bideoan agertzen den robotak Athlete du izena (All-Terrain Hex-Limbed Extra-Terrestrial Explorer), eta baliteke egunen batean Ilargian edo Marten egotea. Hain zuzen, NASAko Jet Propulsion Laboratory-k (JPL) sortutako prototipoetako bat da, astronautek esplorazioetan lagungarri izan dezaten. Aldez aurretik beste saiakuntza batzuk egin baziren ere, 2009an jaio zen Athlete.

Artikulua
Arrain-multzoak, lider robotiko bati segika 2010/06/20  
Arrainek jakingo al lukete haien taldera gerturatu den arrain artifizial bat bereizten? Ez beti, antza denez. New Yorkeko Unibertsitateko Institutu Politeknikoko ikertzaileak arrain-robot igerilari bat garatzen dabiltza. Arrain-multzo batean “infiltratu” eta une jakin batean talde osoaren gidaritza ere har lezakeen gailua sortzea da haien helburua.

Elhuyar aldizkaria
Robotak biziak salbatzeko 2010/05/01  
Besteak beste, suteetan eta lurrikaretan larrialdi-zerbitzuetako taldeei laguntzeko gai diren zenbait robot adimendun garatu dituzte ROBAUCO proiektuan. Robot mugikor autonomo eta laguntzaileen ...

Artikulua
Robotak biziak salbatzeko 2010/04/11  
Duela gutxi milaka hildako eta desagertu utzi zituzten besteak beste Haitin eta Txilen gertatutako lurrikarek. Hondamendia gertatu eta berehala, larrialdi-zerbitzuetako langileak gau eta egun, jo eta ke aritu ziren lanean lurrikarak utzitako hondakin-multzo hartan bizirik iraun zuten pertsonak erreskatatzen. Imajinatzen al duzu horrelako egoera batean bizia salbatuko dizun robotik? Besteak beste eztanden edo lurrikaren ondoren hondakinen azpian harrapatuta geratu diren pertsonak aurkitzeko balio duen robot bat?

Artikulua
Labezomorro kaotikoa 2010/02/14  
Labezomorroa intsektu ilun eta nazkagarria dela esango dizue askok. Baina, beste gauza askotan bezala, zein begirekin begiratzen dugun da kontua. Izan ere, zenbaitetan txundigarria ere suerta liteke. Kasu honetan bezala. Animalia horren abileziak aintzat hartuta eta kaosaren teorian oinarrituta, labezomorro baten itxura duen robot bat garatu dute Alemaniako zenbait ikertzailek. AMOS izena jarri diote robotari.

Argazkia
Labezomorro kaotikoa 2010/01/19  
Kaosaren teorian oinarrituta, labezomorro baten itxura duen robot bat —AMOS— garatu dute Alemaniako Neurozientzia Konputazionalen Bernstein Zentroko zenbait ikertzailek.

Argazkia
Aisialdian, NASAri lagundu 2009/11/19  
Marteren irudi gehiegi ditu NASAk. NASAko adituek dagoeneko ezin dituzte bat banaka aztertu eta ikertu. Ez aztertuta, ordea, oso informazio baliagarria gal liteke. Bada, arazo horretatik ateratzeko bide bat bururatu zaie: aisialdirako joko bihurtzea irudi horien azterketa-lana.

Argazkia
Zulotik atera nahi; nondik, baina? 2009/11/12  
Sei hilabete daramatza Spirit ibilgailuak trabatuta Marten, lurzoru biguneko eremu batean sartu zelako, nonbait. Aditu-talde batek ibilgailuaren egoera aztertu du, eta proiektuan lanean ari direnei aholkatu die lehenbailehen atera dezatela dagoen lekutik. Negua iristear dago han, eta, orain atera ezean, ibilgailuaren eguzki-panelek ez dute nahikoa energia jasoko, eta ez dute ibilgailua hornitzeko indarrik izango.

Elhuyar aldizkaria
Robot mugikorrak, autonomoak eta balioaniztunak 2009/11/01  
TECNALIA Korporazio Teknologikoak robot berri batzuk aurkeztu ditu. Robot mugikorrak dira, eta hainbat funtzio bete ditzakete. Prestatuta daude, besteak beste, espazio handiak zaintzeko, ...

Guztira: 10/82 artikulu   Hurrengoak >

Gai guztiak:

Osasuna
Anatomia/Fisiologia
Dietetika/Elikagaiak
Osasuna
Farmakologia
Medikuntza
Medikuntza alternatiboa
Lurraren zientziak
Ekologia
Geografia
Geologia
Hidrologia
Klimatologia
Ozeanografia
Paleontologia
Informatika
Adimen artifiziala
Hardwarea
Internet
Multimedia
Periferikoak
Softwarea
Programazioa
Ingurumena
Ingurumena
Birziklatzea
Energia berriztagarriak
Energia
Fisika, Kimika eta Matematika
Fisika
Kimika
Matematika
Espazioa
Astrofisika
Astronautika
Astronomia
Biziaren zientziak
Abeltzaintza
Albaitaritza
Biokimika
Biologia
Botanika
Eboluzioa
Genetika
Mikrobiologia
Zoologia
Nekazaritza
Arrantza
Teknologia
Arkitektura
Bioteknologia
Diseinua
Domotika
Elektronika
Ingeniaritza
Garraioak
Materialak
Industria
Nanoteknologia
Patenteak/Asmakizunak
Komunikazioak
Robotika
Irudiak/Soinuak
Telekomunikazioak
Teknologia
Aeronautika
Ingurune adimendunak
Orokorrak
Elkarrizketak
Biografiak
Ikerketa-zentroak
Unibertsitateak
Historia
Museoak
Azokak, biltzarrak
Bibliografia
Etika
Giza zientziak
Enpresa
Elhuyarren berriak
Sariak
Ekonomia
Bilatu:

  Hitza:
Bilaketa aurreratua
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea