|
 |
|
78. zkia. / 1993(e)ko abendua
- Artikuluak
- Gizonezkoen antzutasuna
- Mendebaldeko gizonezkoak orain dela berrogei urte baino antzuagoak dira. Espermaren kalitate eta kantitatea asko, % 50 batzuen arabera, jaitsi dira.
- Markak hobetzen
- “Elhuyar. Zientzia eta Teknika”ren maiatzeko alean superreroankortasun-tenperaturaren azken errekorraren berri eman genuen. Ale honetan errekor hura apurtu egin dela esan behar dizuegu eta hori Zurich-eko ikerlari-talde bati esker lortu da.
- Salmonellaren aurka
- Alemanak laster jango dituzte arrautzak gosaritan salmonellaz kutsatzeko beldurrarik gabe, txitoak salmonellaren aurka txertatuko baitira.
- Zelakantoak Mexikoko Golkoan?
- Zelakantoa arrain-espezie primitiboetako bat da eta aurkitutako fosilak Aro Primariokoak dira, hau da, orain dela 400 milioi urtekoak. Begi-bistakoa da animalia hauek oso gutxi eboluzionatu dutela.
- Txilen ozono-zuloaren beldur
- Badakigu azken urteotan irailean eta urrian ozono-geruza asko ahultzen dela Hego Poloko atmosferan. Hori dela eta, Txileko hegoaldean dauden animalien, minbizi eta begietako gaixotasunak asko hedatu zirenez, psikosia hedatu zen bertako biztanleengan.
- Hiru zenbakien teorema
- Lucio Giadouro-Astori ikerlari italiarrak teorema baten berri eman du, triangelu zuzenei buruzko ekuazioak erro karratuak erabili gabe ebazteko.
- Lurraren zentrua, uste baino hotzagoa
- Geofisikariek normalean barne- eta kanpo-nukleoaren arteko mugak duen tenperatura 7.500 °C-koa dela esaten dute, baina zifra horretara estrapolazioak eginda heltzen dira.
- "Indar" etxeak superreroalezko elektroimana
- Beasainen motore elektrikoak egiten dituen INDAR enpresak, ikerketa-proiektu baten ondorioz superreroalez osatutako elektroiman berria lortu duela eman du aditzera.
- Armiarma-sareak zergatik dira elastikoak?
- Denok behatzez zanpatuta ikusi ahal izan dugunez, armiarma-sareak oso elastikoak izaten dira eta horren zergatia Fritz Vollrath eta bere lankideek argitu dute Basileako unibertsitatean.
- Artilez egindako larrua
- Larrua imitatzeko erarik egokiena produktu naturalak erabiltzea dela diote askok, eta horixe egin dute Japoniako Kurabo etxeko injineruek artilezko larrua prestatuta.
- Gripeak eskizofrenia sortzen ote du?
- Britainia Haundian egin diren ikerketa batzuen arabera, Galesen izandako gripe-izurriteak eta eskizofreniko bihurtutako umeen tasek badute zerikusia.
- Tabakogileen auzia
- Estatu Batuetan tabakogintzan diharduten Philip Morris eta R. J. Reinolds Tobacco Company etxeek auzitara jo dute Ingurugiroaren Babeserako Agentziaren kontra.
- Caulerpa Taxifolia aurrera
- Mediterranioan Caulerpa taxifolia izeneko alga etengabe hedatzen ari da. 1990. urtearen bukaeran hiru hektarea besterik hartzen ez bazituen ere, Nizako unibertsitateko Itsas Laborategiko adituek diotenez, urteroko progresio-faktorea 6 ingurukoa da.
- Martitzen zati bat lurrean
- Badakigu azkenaldian Lurretik Martitzera joatea duela gizakiak ametsetako bat eta horretarako ari da hemendik zundak eta espaziuntziak bidaltzen.
- Kobazuloetako irudiak eta soinua
- Barruan prehistoriako irudiak marraztuta dituzten kobazulo batzuetan, halako erlazioren bat badago irudien kokalekuaren eta bertako soinu-ozentasunaren artean.
- Robert Boyle
- Fisikari eta kimikari britainiar hau Irlandako Lismore Castle-n, Waterford konderrian, jaio zen 1627.eko urtarrilaren 25ean.
- "Dinosauroidea, gure aurreko izaki aimentsua ote?"
- Steven Spilberg zine-zuzendari ospetsuak “Jurasic Park” izeneko pelikula plazaratu duenez gero, guztion irrika berpiztu da dinosauruekiko. Oraingoan Karlox Barrentsororen artikulu ausarta argitaratzeko aukera dugu.
- Nobel sariak
- Kimikako saridunak: Kary Mullis eta Micahel Smith, Fisikako saridunak: Joseph Taylor eta Russel Hulse eta Fisiologia eta Medikuntzako saridunak: Richard J. Roberts eta Philip A. Sharp.
- Amilotx urdina, ugaltzaile aparta
- Gutxi izanen dira, gure lurraldean, amilotx urdinak (Parus caeruleus) bezain itxura polit eta deigarria duten txoriak. Haritz sendoaren adarren artean gora eta behera saltoka dabilela, bere buru, hegal eta isats urdinek, eta bular eta sabelalde horiak kontraste ikusgarria dute.
- ESA: Europa espazioan
- Aurreko hamarkadetan proiektu espazial garrantzitsuenez aritzean, eskuarki, Estatu Batuek ala Sobietar Batasunak antolatutako egitarauak aipatu beharra zegoen. Hurrengo urteetan, ordea, egoera nahikoa aldatuko bide da.
- Antibiotikoak: bai ala ez?
- Segun. Antibiotikoak edozein adinetan ematen dira, eta horrela eman daitezke; baita jaioberrietan ere. Garrantzitsuena honako hau da: ea antibiotikoak ematea benetan prezisoa ote den.
- Kaosaren edertasuna
- Zientzia klasikoa kaosa sortzen denean bukatzen dela esan ohi da. Zientzialariek ordena bat ikusten saiatuz Naturako legeak aztertzen zituzten bitartean, mundua errealitatearen itxura desordenatuari bizkar emanez bizi zen. Parte desjarri hau buruhauskarri bat bezala agertzen da gizakien aurrean.
- Pirinioetako iboi edo lakuen ekologia
- Munduko goimendi gehienetan bezalaxe, Pirinoetako paisajearen ezaugarri nabarmenetariko bat lakuak edo iboiak dira. Mendikatea honetan, hain zuzen, 1.000 lakutik gora daude, ezaugarri hauek iboien propietate fisikoe eta biologiko garrantzitsuak isladatzen dituztelarik.
- Asmaren larriagotzeak umeengan, erretzaileen kea arnasteagatik
- Lehen ere erretzaileen zigarroen kea arnasteak era batera edo bestera zituen. Umeek izandako esposizio-maila neurtzeko, bi bide erabiltzen dituzte: gurasoek aitortutakoa eta gernuan agertutako kotinina-kopurua.
- Telekomunikazioen iraultza
- Gaudeneko gizartean telekomunikazioek berebiziko garrantzia izango dute. Baina telekomunikazioen iraultza eragingo duten bi elementuak, sateliteak eta zuntz optikoa izango dira.
- Kaskoa buruan eta ibili munduan
- Oraingo honetan 1 FORMULAKO pilotuez arituko gara; buruan daramaten kaskoaz batipat. Izan ere, teknikaren aurrerapenak kaskoari aplikatuta, 1 formulako lasterketak erabat alda baitaitezke.
- David Hilbert (1862-1943): Königsberg-etik Göttingen-era
- Duela 50 urte, Alemaniako Göttingen hirian hil zen, 81 urterekin, David Hilbert matematikaria. Henri Poincaré frantsesarekin batera, azken “matematikari unibertsal” kontsideratu dute; Matematikaren alor guztiak ezagutu eta landu baitzituen.
- Kode sekretuak (I, II, III)
- Gaiari heldu baino lehen, kriptologiako zenbait hitz teknikoren zerrenda emango dugu, irakurleak aldez aurretik ezagutu dezan.
Harremanetarako helbidea: aldizkaria@elhuyar.com
|
 |
|