 |
Soilketa gogorra
Ipinabarra eta zuhaitz lepatuak
Egurraren merkatu zaharra
Antzinako herriaren basoa
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
(Argazkia: D. Solabarrieta). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Zuhaitz artean sartuta, ihes eginda bezala sentitzen
gara: ematen du gizarte teknologikoa ez dela iristen basoaren bihotzeraino.
Badakigu ez dela egia, baina iruzur atsegina da. Batzuetan, nahikoa
da errepiderik ez ikustea arbasoen bizilekuan gaudela sentiarazteko.
Iruzur atsegina, bai. Baina ez errepidea gertu dagoelako bakarrik,
baizik eta arbasoen bizilekuaz dugun ideia ere iruzurra delako.
Jendeak uste du basoaren egoera gaurkoa
baino hobea izan dela iraganeko garai guztietan dio Alvaro
Aragon Aranzadi
elkarteko historialariak. Baina, adibidez, gaur egun XIX.
mendean baino hiru aldiz zuhaitz gehiago dago Euskal Herrian.
Mende asko dira gizakia basoa eraldatzen hasi
zela; nolako
beharra, halako basoa. Eta, beraz, zaila da guretzat jatorrizko
euskal basoaren ideia zuzena izatea. Nolakoa zen jatorrizko basoa?
Zalantzarik gabe, gaur egungo basoa ez da jatorrizkoa,
azken mendeetako industriaren ondorioa baizik. Dirua ekartzen duen
jarduerarena, hain zuzen.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Azkar hazten diren zuhaitz asko
landatu ziren XIX eta XX. mendeetan papergintzaren eskariari
erantzuteko. (Argazkia: IKT, S.A.). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Basoei dagokienez, papergintzak
izan du indar gehien azken ehun urteetan. Papera egiteko egur asko
behar zuten. Asko eta azkar. Horregatik, Gipuzkoako eta Bizkaiko
foru-aldundiek baso-zerbitzuak sortu zituzten 1905ean. Helburuetako
bat azkar hazten diren zuhaitzak landatzea zen. Kanpotik ekarritako
espezie asko landatu zituzten egokiak ote ziren proba egiteko.
Papergintzako guneen inguruetan intsinis
pinua izan zen aukera onena. Eta horixe landatu zuten toki askotan,
eta ustiatzen ikasi zuten. Dena dela, beste hainbat zuhaitz-mota
geratu dira, Douglas izeiak eta laritzak, adibidez. Laritza neguan
hostoa erabat galtzen duen pinu-itxurako zuhaitz japoniarra da,
mendizaleentzat ohikoa, baina inondik inora ez jatorrizko basokoa.
Ezin da esan azkar hazten diren zuhaitz arrotz
horiek baso tradizionala ordezkatu zutenik. Izan ere, papergintzak
arrakasta handi hura izan baino lehen baso-eskasia handia zegoen.
Eta ulertzekoa da; nork izan nahi du baso baten jabe etekin garbirik
ematen ez badu? XIX. mendean arrazoi gutxi zegoen basogintzan aritzeko
eta asko basoa soiltzeko. Baliabide asko zituzten basotik kanpo.
Artoak sekulako iraultza ekarri zuen XVIII.
mendean dio Aragonek. Artoaren etekin handiak hazkundea
ekarri zuen populazioan. Horrekin batera, burdinaren beharrak gora
egin zuen; bai eta ontzigintzak, nekazaritzak eta abeltzaintzak
ere.
Abeltzaintzako aldaketek ere badute zer esanik
basoaren kudeaketan. Ardiaren zaintza garai hartan zabaldu zen Euskal
Herrian. Legazpin 1750 inguruko agiri bat dute ardiei buruzkoa;
han esaten da garai hartan iritsi zela herrira lehen artaldea.
Ordura arte, behiak eta txerriak ziren nagusi, nahiz eta ahuntzak
eta behorrak ere hazten zituzten. Behiak eta txerriak basoan bazka
daitezke, baina ardiek larrea behar dute. Ardiak ugaritzean, baso
asko soildu egin zituzten. Aralar mendikatea horren adibidea da.
Baso-jabeek dirutza egin zuten egur hori salduta.
Diru hura ezinbestekoa zen, besteak beste, gerra karlistak ordaintzeko.
Gainera, desamortizazioa gertatu zen, eta lurraren jabe berriek
nahiago zuten dirua basoa baino. Jatorrizko euskal basoa saldu egin
zuten. Dena dela, baso hura jatorrizkoa zen? Egin dezagun pauso
bat atzera.
| Ipinabarra
eta zuhaitz lepatuak |
 |
 |
 |
 |
 |
XVII eta XVIII. mendeetako industriak zuhaitz
asko behar zituen eta gizakiak soildutako larreak oso urriak ziren
garai hartan. Industrian, burdingintzak eta ontzigintzak zuten indar
gehien, eta biek eskatzen zuten zuhaitzak ustiatzea. Dena dela,
horietako bakoitzak baso-mota bat eskatzen zuen. Lehenengoak ikatza
egiteko egurra behar zuen, hau da, adar txiki asko; bigarrenak ontziak
egiteko pieza handi eta okertuak.
Burdingintzak eta ontzigintzak.
Biek kantitate handiak behar zituzten. Biak ondasun-iturri ederrak
ziren, eta biak agintari ezberdinen eskuetan zeuden.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Ipinabarraren teknikan, bi adar
nagusi uzten zizkioten zuhaitzari. Harrietara edo zorura
lotzen zituzten adar horiek, irudian ikusten den bezala
haz zitezen. (Argazkia: A. Aragon). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
XVI eta XVII. mendeetan erregeak eta probintziak
berak kudeatzen zuten basoa. Eta bien interesak kontrajarriak ziren.
Gipuzkoako diputazioak burdinolak atera nahi zituen aurrera. Kontuan
hartu behar da garai hartan udaletako jauntxoak zeudela diputazioan,
hau da, burdinolen
jabeak. Ontzigintza, berriz, erregearen esku zegoen. Horregatik,
lehia egoten zen beti dio Aragonek.
Hala ere, bazen irtenbide bat: ipinabarra eta
zuhaitz lepatuak erabil zitezkeen. Izan ere, industria biek baso-mota
ezberdinak eskatzen zituzten, baina ez zuhaitz ezberdinak. Teknika
horien bitartez, zuhaitz-mota berak bi beharrei erantzuten zien.
Bietan oinarrizko ideia bera zen; zuhaitzaren
adar nagusiak okerraraztea itxura horretako oholak lortzeko, eta
goiko adarrak erabiltzea ikatza egiteko. Gainera, haritza,
artea, pagoa edo horrelakoren bat izanez gero, fruitua
ere ematen zuten. Hiru erabilera, beraz, zuhaitz bakarrarentzat.
| Egurraren merkatu
zaharra |
 |
 |
 |
 |
 |
Ezin ditugu jatorrizko basotzat hartu hiru erabilera
izateko eraldatu ziren zuhaitzek osatutakoak. Historian atzera egin
behar dugu berriz horien bila. Hala ere, eraldatu gabeko basoa ez
da erraz topatzen. Ipinabarra eta zuhaitz lepatuen teknika erabili
baino lehen, beste modu batera ustiatzen ziren zuhaitzak: oro har,
tantaiak eta txaradiak hazten zituzten.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gaztainondoen txaradia. Enbor
txiki eta zuzenek aplikazio ugari zituzten XVI. mendeko
egur-industrian. (Argazkia: G. Roa). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Tantaiak zuhaitz luzeak ziren. Ikatzetarako
egurra ematen zuten, eta, gainera, etxeetako hagak, itsasontzietako
mastak eta bestelakoak egiteko erabiltzen ziren. Garai hartzako
ontzigileek ez zituzten tantaiak okertzen, baizik eta berez okerrak
zirenak bilatzen zituzten.
Txaradiak gehienbat gaztainondoak eta hurritzak
izaten ziren. Hamabost bat urtean behin mozten zituzten, eta berriz
hazten ziren. Eta epe horretan adarrek hartzen zuten itxurak aukera
asko ematen zituen. Alde batetik, adar horietatik haga txikiak egiten
eta saltzen zituzten, adibidez, pikak egiteko (nazioarteko merkatu
oparoa zen). Bestetik, zumitzak ateratzen zituzten, hau da, egurrezko
'xaflatxoak' upelgintzan eta otargintzan erabiltzeko.
Zuhaitz horiek, beraz, behar asko asetzen zituzten,
merkatuari eusten zioten, bai eta oinarrizko dietari ere. Ez da
ahaztu behar garai hartan artoa ez zela ohiko janaria, eta artea,
haritza, intxaurrondoa eta gaztainondoa zirela fruituen
iturri nagusia.
XV. mendetik aurrera, populazioak azkar egin
zuen gora, eta jende horrek guztiak jan egin behar zuen. Oro har,
Erdi Aroan baino janari, burdina eta egur gehiago behar zuen gizarteak.
Horregatik, ezinbestekoa zen basoa babestea. Beraz, soilketaren
aurkako lehen neurriak hartzen hasi ziren. Gipuzkoan, adibidez,
1548an araudi berria egin zen: legez, herri bakoitzak bostehun haritz
edo gaztainondo landatu behar zituen urtero.
| Antzinako herriaren
basoa |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Ezkurra eta gaztaina oinarrizko
janariak izan ziren, gose-garaietan batez ere. (Argazkia:
G. Roa). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Populazioa asko hedatu arte, Erdi Aroan basoak
ez zeuden oso kontrolatuta. Europako beste herrietan erregeek arau
zorrotzak ezarri zituzten basoaren ondasuna kontrolatzeko, Ingalaterran,
adibidez, baina ez Nafarroan. Basoak erregearenak ziren, bai, baina
ez zuen horrelako kontrolik egiten.
Horrez gain, basoaren soilketa ez zen arazotzat
hartzen. Populazioa ez zen oso handia, eta basoen ondasunak arriskuan
egoteko inongo arrazoirik ez zegoen.
Beraz, jatorrizko basoa zen Erdi Aroko basoa?
Egia esan, ez guztiz. Hainbat zuhaitz-espezie ez ziren bertakoak.
Gaztainondoa,
adibidez, mila urtez egondakoa zen, baina ez gehiago. Ikertzaileen
ustez, erromatarrek ekarri zuten. Hain zuzen ere, historialari erromatarren
agirietan oinarritutako ustea da. Pliniok eta Estragonek hemengo
lurraldeak aipatzen zituztenean esaten zuten jendeak ezkurra jaten
zuela. Gaztainari buruz ez zuten ezer esaten dio Aragonek.
Eta hori baino lehen, zer? Egia esan, erromatarrak
etorri baino lehenagoko garaia ez da hain ezaguna. Neolitoko
jendeak egin zituen lehen soilketak basoan, nekazaritzan hasteko.
Oso soilketa txikiak izan ziren, noski, baina merezi du aipatzea.
Palinologoen ustez, soilketa txiki haiek erraztu zuten pagoa euskal
basoan sartzea.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Txaradietatik zumitzak egiten
zituzten, eta, besteak beste, upelak egiteko erabiltzen
zituzten. Geroago, zumitz horien ordez metalezko xaflak
jartzen hasi ziren upeletan. (Argazkia: A. Aragon). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Palinologoek polena eta haziak aztertzen dituzte,
eta, esaten dutenez, ez da pagoaren arrastorik duela 5.000 urte
arte. Ez zegoen pagorik; pixkanaka iritsi zen Adriatiko aldetik
hona, soilketa txikiek lagunduta.
Hori guztia jakinda, hasierako ideiara joan
gaitezke berriz: pagoa eta orbela, pinua eta garoa, gaztainak eta
euriak bustitako hosto nabarrak... horietatik guztietatik zein baztertu
behar da jatorrizko basoa izateko? Agian, ez dago 'jatorrizko' basorik.
Agian, ez da inoiz izan. Garaian garaikoa onartu beharko dugu.
|