|
Genoma
garai honetako zientziaren esparru nagusitzat hartu da. Azido nukleikoen
(DNA eta RNA) funtzioa eta egitura
argitu zen heinean, kodetzen duten informazioa irakurtzeko irrika sortu
zen. Azken urteetan gizakion informazio genetikoa eskuratzeko proiektuari
heldu diote zientzialariek. Tarte horretan, diru asko mugituko duen beste
edozein gai bezalaxe, lehia politikoak, komertzialak, etikoak eta zientifikoak
sortu dira.
Zientziaren historian
2000. urtean giza genomaren
sekuen tziarena izango da. Gizakion zelula guzti-guztiek duten informazio
genetikoa irakurri zela aldarrikatu zen. Informazio horren barne, gizaki
osoa egiteko behar den guztia zehaztuta dago.
Laborategi askotako
lana biltzen zuen proiektu handi bat izan zen kontuaren jatorria. Diru
publikoarekin babestu zeneta Human
Genome Proyect
(HGP) izena eman zitzaion. Geroago, hango langile batek sortutako
enpresa pribatu batek, Celera
Genomics enpresak, beste metodologia azkarrago bat erabili zuen helburu
berarekin.
Bi erakunde horien lanaren eta lehiaren ondorioz, giza
genomaren informazioa irakurtzen bukatu zutela iragarri zuten. Lana
ez zegoen bukatuta, baina iragarpena bien interesetarako egokia zen.
Komunitate zientifikoarentzat
nahiz gizartearentzat giza genomaren proiektuak ondorio asko erantsita
ekarri ditu. Gaurko gaixotasun nagusiekin, klonazioarekin, antropologiarekin,
eboluzioarekin, auzitegietako zientziarekin eta beste hainbat esparrurekin
zerikusia handia du genetikak. Horretaz gain, arazo etiko eta soziologiko
berri asko sortu ditu.
Hala eta guztiz ere,
genoma zientziarentzat aurrera pauso handia da, ikerketa berri askotarako
ateak zabaldu dituelako. Genomaren informazioa bera ez ezik, informazioaren
egitura eta antolamendua ere ezusteko asko ekarri die biokimikariei. Oraindik
ere analisia ez da bukatu, izan ere, hasi besterik ez da egin.
Genomarekin zerikusia
duten gogoetak, beraz, esparru guztietara zabaldu dira. Hemen, aldiz,
eduki gutxi batzuetara mugatu beharko gara:
|