Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/9/9
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
Artikuluak
Lurraren zientziak : Geologia    
Guztira: 10/64 artikulu

Artikulua
Sumendiak, hegazkinak eta dinosauroak 2010/04/24  
Eyjafjallajökull sumendiaren erupzioak krisia sortu du aire-zirkulazioan. Kaosa sekulakoa izan da, bai, baina iraganean ondorio are gogorragoak eragin izan dituzte sumendi-erupzioek. Askoz ere gogorragoak, baita erupzioek eragin izan dituzten hildakoen kopuruak alde batera utzita ere.

Artikulua
Itsas maila eta izotza, elkarren eskutik 2010/03/14  
Lurra hoztu eta berotu egiten da, zikloka. Urte batzuetan, Lurraren batez besteko tenperatura baxua izaten da, poloetako izotza hedatu egiten da, eta inguruan duen guztia “harrapatu” egiten du. Beste urte batzuetan, berriz, kontrakoa gertatzen da: batez besteko tenperatura altuagoa izaten da, eta izotzak atzera egiten du, poloetara. Kontuan hartzeko moduko gorabeherak dira batzuk eta besteak. Izan ere, tenperatura-aldaketa horiek izotzaren hedatzea eta atzeratzea eragiten dute. Itsas mailaren gorabeheren erantzuleak dira, besteak beste.

Artikulua
Harri ibiltarien gaia ez da hainbesterainoko misterioa 2010/01/10  
Estatu Batuetan, Kalifornia eta Nevada estatuen artean, Death Valley dago, Heriotzaren Harana edo, Mojave basamortuaren bihotzean. Izenak berak adierazten duen bezala, kondizioak oso-oso gogorrak dira han bizidunentzat. Eta, dirudienez, harriek ere korrika atera nahi izaten dute handik. Hain zuzen, inork ukitu gabe batetik bestera mugitzen diren harriak daude han, Racetrack Playa deritzon eskualdean.

Artikulua
Zumaiako flyschari buruzko dokumentalaren estreinaldia 2009/12/17  
Gaur estreinatuko dute Donostiako Kursaalen “Flysch, Haitzen Hitza”, Asier Hilario geologian doktoreak eta Alberto J. Gorritiberea zinegileak zuzendutako euskal dokumentala. Dokumentalak modu zehatz baina ulerterrazean azaltzen du Flysch-aren garrantzia Lurraren eta biodiberdibertsitatearen historiaren bilakaera ikertzeko orduan. Azken batean Zumaiako azaleratzea geologiaren ikuspegitik Euskal Herrian dugun natur eremu baliotsunetako bat da eta dokumentalak aberastasun hori irudietara ekarri du.

Artikulua
Iraganeko bizidunak, bizirik Andeetan 2009/10/03  
Argentinako ikertzaile batzuek estromatolito biziak topatu dituzte Andeetako laku gazi batzuetan, 4.000 metrotik gorako garaieran. Estromatolito fosilak munduko hainbat lekutan dauden arren, oso zaila da estromatolito biziak aurkitzea. Badira batzuk itsasoan, eta baita laku gazietan ere; baina garaiera hain handian topatzen dituzten lehen aldia da.

Artikulua
Kontinenteen jitoa imitatzeko, bolatxoak 2008/08/12  
Orain dela 300 milioi urte, Pangea superkontinentea zegoen; orain dela 200 milioi urte inguru, bereizten hasi zen, eta gaur ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren. Hemendik milioi urte batzuetara, berriz elkartuko dira seguru asko... Lurreko kontinenteak etengabe ari dira mugitzen, elkartzen eta urruntzen, lurrazalaren azpian dagoen mantu likidoaren konbekzio-korronteek bultzatuta, onartuen dagoen teoriari jarraitzen badiogu.

Artikulua
Fosforoa: gernuan aurkitutako elementua 2008/06/29  
Fosforoa. P letraz adierazia, grekoko phosphoros hitzetik baitator. Taula periodikoko 15. elementua da, silizioaren atzetik eta sufrearen aurretik. Eta zergatik 15.a? 15 protoi eta 15 elektroi dituelako.

Artikulua
Dinosauroak desagertu zirenekoa 2008/06/01  
Dinosauroak nola eta zergatik suntsitu ziren argitzeak jakin-mina sortzen die zientzialari askori. Badirudi Lurra jo zuen asteroide bat izan zela tarteko. Baina, gehienen ustez, asteroidearen talka hutsa ezin zen nahikoa izan dinosauroak akabatzeko. Beste fenomenoren batek gertatu behar izan zuen.

Artikulua
Antropozenoa, gizakiaren epoka 2008/02/09  
Gizakiak ingurumenean duen eragina aintzat hartuta, bizi dugun garaiari Antropozenoa deitzea proposatu dute Londresko Geologia Elkarteko 21 zientzialarik.

Artikulua
Alvin, itsas hondoaren esploratzailea 2007/07/15  
Gizakiak, Ilargira joateko espazio-ontziak egin dituen bezala, itsas sakonera iristeko eta esploratzeko itsaspekoak diseinatu ditu. Horietako bat, ospetsuena beharbada, Alvin da.

Guztira: 10/64 artikulu   Hurrengoak >

Gai guztiak:

Osasuna
Anatomia/Fisiologia
Dietetika/Elikagaiak
Osasuna
Farmakologia
Medikuntza
Medikuntza alternatiboa
Lurraren zientziak
Ekologia
Geografia
Geologia
Hidrologia
Klimatologia
Ozeanografia
Paleontologia
Informatika
Adimen artifiziala
Hardwarea
Internet
Multimedia
Periferikoak
Softwarea
Programazioa
Ingurumena
Ingurumena
Birziklatzea
Energia berriztagarriak
Energia
Fisika, Kimika eta Matematika
Fisika
Kimika
Matematika
Espazioa
Astrofisika
Astronautika
Astronomia
Biziaren zientziak
Abeltzaintza
Albaitaritza
Biokimika
Biologia
Botanika
Eboluzioa
Genetika
Mikrobiologia
Zoologia
Nekazaritza
Arrantza
Teknologia
Arkitektura
Bioteknologia
Diseinua
Domotika
Elektronika
Ingeniaritza
Garraioak
Materialak
Industria
Nanoteknologia
Patenteak/Asmakizunak
Komunikazioak
Robotika
Irudiak/Soinuak
Telekomunikazioak
Teknologia
Aeronautika
Ingurune adimendunak
Orokorrak
Elkarrizketak
Biografiak
Ikerketa-zentroak
Unibertsitateak
Historia
Museoak
Azokak, biltzarrak
Bibliografia
Etika
Giza zientziak
Enpresa
Elhuyarren berriak
Sariak
Ekonomia
Bilatu:

  Hitza:
Bilaketa aurreratua
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea