 |
| Guztira:
10/78 artikulu |
 |
|
 |
Ilearen memoria
2010/08/22
“Jaten eta edaten duguna gara”. Eta, AEBko ikertzaile-talde batek egiaztatu duenez, hori guztia erregistratuta gelditzen da norberaren ilean. Pertsona baten ilearen konposizio kimikoa aztertuta, besteak beste, haren mugimendu geografikoen berri izan daitekeela dio taldeak. Dirudienez, hain zuzen, herrialde jakin bateko edariaren arrastoak ilean aurkitu daitezke.
“Mihi elektronikoa” eta metal astunak
2010/05/30
Imajina ditzakegun tresna analitikorik perfektuenak gure zentzumenak dira. Begiak itxita izan arren, adibidez, badakigu laranja-zukua edaten ari garela, eta zukua naturala edo botilakoa den ere bereiz dezakegu kasu askotan. Baina, zer zapore dute metal astunek? Bada, hori argitzera dator Madrilgo Unibertsitate Autonomoko ikertzaileek sortu duten “mihi elektronikoa”.
Fullerenoak han eta hemen
2010/01/31
Material berrien arloan duela urte batzuk, 25 urte hain zuzen ere, azaldutako fullerenoei aplikazio ugari esleitu zaizkie azken urteotan. Gainera, aplikazio horiek gero eta zehatzagoak dira, eta karbono hutsez osaturiko molekula horiek aukera eta bide berriak ireki dizkiote zientziari.
Kimikako Nobela, erribosomen egitura atomikoa eta funtzionamendua ikertu zituztenentzat
2009/10/07
Hiru ikertzailek jasoko dute aurten Kimikako Nobel saria, maila atomikoan erribosomen egitura eta funtzionamendua ikertzeagatik. Erresuma Batuko Venkatraman Ramakrishnan, AEBko Thomas A. Steitz eta Israelgo Ada E. Yonath dira saridunak.
Atom by Atom kongresuaren hasieran, nanozientzia baino gehiago, dibulgazioa nagusi
2009/09/29
Atom by Atom kongresuaren inaugurazio-hitzaldia eman zuen atzo Sir Harold Krotok, 1996an Kimikako Nobel saria irabazi zuen zientzialariak. Gaia zientzia, gizartea eta jasangarritasuna izan zen. Berriz ere, nanozientzia eta nanoteknologia gutxi izan zen Krotoren hitzetan. Baina dibulgazioa, barra-barra; komunikatzeko abilezia izugarria zuela argi erakutsi zuen. Eta pasatu berri den Zinemaldiari ere hainbat keinu egin zizkion.
Bonbillak hobetzeko, nahikoa laser-pultsu bat
2009/07/26
60 watteko goritasun-bonbilla batek 100 watteko bonbilla batek adina argi ematea lortzeko bide bat asmatu dute New York estatuko Rochester Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Eta horretarako erabili duten gauza bakarra laser argia izan da. Horra hor kontsumo txikiko lanparek eskaintzen duten abantaila handienetako bati aurre egiteko modua!
Ona edo txarra, dosia zenbatekoa den
2009/07/12
Ezinbestekoa dugu D bitamina; besteak beste, kaltzioa eta fosforoa xurgatzen laguntzen dio gure gorputzari. Hala, gure gorputzak nahikoa D bitamina ez badu, hezurretako arazoak edo zenbait metabolismo-arazo izaten has gaitezke. Dena den, kantitate jakin batetik gora, kaltegarri bilakatzen da dosi txikietan hain beharrezkoa den hori.
Bromoa ere ari da ozonoa jaten
2009/03/29
Estratosferan, ozono-geruza dagoen atmosfera-zatian, bromodun hainbat konposatu detektatu dituzte. Ozono-geruzak Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik babesten du Lurra, eta zientzialariek detektatu berri dituzten bromodun molekulek ozono-geruzaren molekulak suntsitzen dituzte. Ez da aurkikuntza pozgarria, beraz. Aspalditik daude han, baina orain arte oharkabean pasatu dira zientzialarientzat.
Estandarrak ez du beti balio
2008/12/14
Laborategiko ohiko materialaren zerrenda bat egingo bagenu, plastikozko hainbat tresna aurkituko genituzke. Barra-barra erabiltzen dituzte plastikozko zenbait tresna, merkeak, arinak eta erabilerrazak direlako, eta, ustez, inolako eraginik ez dutelako esperimentuetan. Kasu batzuetan, ordea, horrek hondatu egin dio ikertzaile bati baino gehiagori egiten ari zen esperimentua.
Kimikako Nobel saria, proteina berde fluoreszentearen aurkikuntzari eta aplikazioei
2008/10/08
Suediako Zientzien Akademiak Osamu Shimomura, Martin Chalfie eta Roger Y. Tsien estatubatuarrak saritu ditu, proteina berde fluoreszentea (GFP) aurkitzeagatik eta haren aplikazioak garatzeagatik.
|