 |
| Guztira:
10/38 artikulu |
 |
|
 |
Transgenikoak laborategian eta soroan
2009/04/18
Eraldaketa genetikoari esker, erabat berriak diren konposatuak lortu dituzte MITeko zientzialariek. Horrez gain, hiesaren aurka erabiltzen den proteina bat ekoizten duen landare bat sortu dute beste ikertzaile batzuek.
Hostoen udazkeneko kolorea, lurraren araberakoa
2007/11/25
Zuhaitz batzuek, hostogalkorrek, hostoak galtzen dituzte udazkena iristen denean. Kolore berdea zergatik galtzen duten argi dago: zuhaitzak ahal duen guztia berreskuratzen du hostoetatik haiek lurrera erori aurretik, besteak beste, hostoei kolore berdea ematen dien klorofila. Klorofilak ematen duen kolore berdearen ordez hostoek zer kolore izango duten jakitea, berriz, ez da hain erraza. Hainbat faktoreren araberakoa da.
Mahatsari ere iritsi zaio txanda
2007/10/07
Mahatsondoaren genoma aurkeztu dute duela gutxi Nature zientzia-aldizkarian. Frantziarrek gidatutako genetista-talde batek deskodetu du mahatsondoaren genoma. Zehazki, Pinot Noir barietatearen DNA sekuentziatu dute, guztira 30.000 gene baino gehiago.
Loratzea, misterioa eta aurkikuntza
2007/06/10
Landareen loratzea ederra da, halako emozio bat pizten du. Eta biokimikaren ikuspegitik ere tentagarriak dira, urteetan ez baitute lortu loratzea zehatz azaltzerik. Orain, dirudienez, aurkitu dute loratzearen giltza, eta misterioa argitzen hasia dela esango genuke.
Izenak
2007/05/23
Espezieak izendatzeko gaur egungo sistemak ordena eta argitasun handia ekarri zuen bizidunen izendegira. Hain justu, gaur hirurehun urte jaiotako naturalista suediar bati zor diogu sistema hori, Carl Linnaeus-i.
Landare estralurtarren kolorea
2007/05/20
Lurrean bai, berdeak dira landare gehienak. Eta Lurretik kanpokoak, edo, hobeki esanda, eguzki-sistematik kanpoko planetetakoak? Beste planetaren batean landarerik balego, berdea izan beharko luke nahitaez? NASAn egin duten ikerketa batean ezetz diote, Lurraren propietateen eraginez dutela landareek kolore berdea, eta beste kondizio batzuetan beste kolore bateko landareak haz daitezkeela.
Tximeleta eta eboluzioa, bidean atzera eta aurrera
2006/08/13
Darwinen teoriak ikaragarrizko iraultza ekarri zion mundua ulertzeko pentsamoldeari: mundua ez da beti izan ezagutzen dugun bezalakoa, espezie deitzen ditugun bizidun-taldeek beste espezie batzuetatik eboluzionatu dute. Ordutik, zientzialariek espezieen jatorriaren bila jarduten dute, espezieen arteko harremana aztertuz eta abar. Eboluziorako bideetako bat hibridazioa da.
Bananak salba ditzagun
2006/06/04
Platano-barietate batzuk desagertzen ari dira, eta, FAOren ustez, galera hori kezkagarria da oso. Izan ere, aldaera horien baitan egon daiteke espezieak etorkizunean irauteko giltza.
Zuhaitzak ez dira neurrigabe hazten
2006/05/21
Inguru egokienean bizi den zuhaitza zergatik ez da neurrigabe luzatzen? Galdera horri erantzun nahian dabiltza hainbat ikertzaile-talde.
Iazkoari begira: 2005. urtea zientzian
2006/01/30
Science zientzia-aldizkari ospetsuak eboluzioa aukeratu du 2005eko gai nagusitzat; eta eboluzioaz gain beste bederatzi gai ere sartu ditu zerrenda batean. Hala, 2005eko hamar gai garrantzizkoenen zerrenda bat osatu dute.
|