 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
1.
irudia. Lorenz-en ur-gurpila edo noria. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Azken hiru hamarkadetan zientzilariak ahalegin
handiak egiten ari dira sistema dinamiko ez-linealen jokaeraren
azalpenera hurbiltzeko. Uste ez bezala, sistema horiek ez dute beti
oreka-egoeretara edo jokaera periodikoko egoeretara eboluzionatzen.
Lehenengo aldiz E. Lorenz-ek 1963an frogatu zuenez, sistema dinamiko
ez-linealak sarritan bilakaera erabat kaotikoa izaten dute. Aztertu
zituen hiru ekuazio diferentzial ez-linealeko eta hiru ezezaguneko
sistemak, Lorenz-en ur-gurpil edo noria deitzen den trensaren jokaera
deskribatzen du. Adibide egokia da zein sistema-mota eta zein jokaerari
buruz ari garen ulertzeko. Lehenengo irudian dugu eskema. Ura uniformeki
erortzen da goiko iturritik. Ontziak zulatuta daude eta horiek ere
uniformeki galtzen dute ura.
Iturriaren emaria txikia bada, goiko ontzia
ez da beteko eta marruskadurak higitzea galeraziko du. Ur-emaria
nahikoa handia bada, gurpila biratzen hasiko da. Tresnak biraketa-abiadura
konstantea har dezake eta higidura horretan etengabe segi. Iturriaren
jarioa handiagoa baldin bada, biraketa azkarragoa izango da eta
sistemaren ez-linealtasunak garrantzi handiagoa hartuko du. Orduan,
ontziek denbora gutxiago izango dute betetzeko, eta bestalde, oso
gutxi hustuko dira igotzen hasi aurretik. Ondorioz, igotzen ari
diren ontziak astunagoak gerta daitezke jaisten ari direnak baino
eta biraketa alderanztu egingo da.
Lorenz-ek aurkitu zuenez, tresna bere kasa utziz
gero biraketa norantzaz askotan alda daiteke, ez du inoiz abiadura
konstanterik izatean eta ezta aurresan daitekeen sistema bihurtuko
duen beste inolako jarraibiderik ere. Jokaera hau da Eguzki-sisteman
aurkitu dena ere. Objektuaren orbitaren berezitasunak milaka edo
milioika urtetan ziklikoki aldatuz eboluzionatu ondoren, bapatean
beren jokabidea aldatu egiten dute. Alferrik da ordurarteko higidura
ezagutzea, une horretatik aurrera bilakaera aurrikusi ezingo delako.
Adibideak ematen hasi aurretik, beste ezaugarri bat ere aipatu behar
dugu.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Eguzki-sisteman
objetuaren orbitaren berezitasunak milaka edo milioika
urtetan zikliko aldatuz eboluzionatu ondoren, bapatean
beren jokabidea aldatu egiten dute. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Zientzilariek, lanean ari zireneko eremua edozein
izanik ere, beti onartu izan dituzte hasierako baldintzetan egiten
diren aldaketa txikiek (prozesuan zehar sor daitezkeen perturbazio
txikiek bezala) emaitzetan aldaketa minimoak eragiten dituztela.
Sistema kaotikoetan ordea, ez da horrelakorik gertatzen. Hain zuzen
ere arazo horrek eraman zuen E. Lorenz sistema dinamiko ez-lineala
aztertzera. Bere hasierako asmoa, iragarpen meteorologikak egiteko
eguratsa egoki deskribatzea zen. Horretarako tenperatura, presioa
eta haizearen abiadura aldagaiak lotzeko ekuazio egokiak idazten
saiatu zen. Azkenik, hamabi ekuazioko sistema batekin hasi zen lanean.
Sistema ez-lineala zen, noski. Beraz, analitikoki askaezina. Horregatik
garai hartako ordenadore primitibo baten laguntzaz baliatu zen,
zenbakizko metodoak erabiliz.
Hasierako datuak sartzean, garrantzirik gabekotzat
kontsideratu zuen oso diferentzia txiki batek egun gutxitara erabat
eguraldi ezberdina sorterazten zuela ohartu zen: hasierako baldintzekiko
menpekotasun sentikorra deitzen zaio fenomeno honi. Sarritan tximeleta-efektu
ere deitzen zaio. Eguraldia, bada, epe luzera ezin da erabat aurrikusi.
Tximeleta baten hegalaldiak sortutako perturbazioa ere nahikoa izan
liteke egun gutxira eskualde bateko eguraldia aldatzeko.
Agian Eguzki-sistemako osagaien higidura aztertzea
eguratsaren eboluazioa aztertzea baino errazagoa dela pentsa daiteke.
Badirudi eguratsaren konplexutasuna eta Eguzki-sistemarena ezin
daitezkeela konparatu, nahiz eta asteroi-deak ere kontutan hartu.
Dena den, Eguzki-sistema aztertzeak planteatzen dituen arazo teorikoak
ere oso handiak dira. Mekanikan bi gorputzen problema deitzen dena
erraz aska daitekeen arren, hiru gorputzez osatutako sistemaren
higidura deskribitzen duen ekuazio-sistema ezin daiteke analitikoki
askatu. H. Poincare-k frogatutako emaitza honek ezinezko bihurtzen
du sistemaren epe luzerako ebolu-zioa aurriskustea. Zailtasun hau
gainditzeko, astronomoek pertur-bazio-teoriak erabiliz kalkulatu
ohi dituzte orbitak. Ekuazioei gai egokiak atxikitzen dizkiete gorputz
guztien eragina kontutan hartzeko.
Berrogeitamargarreneko hamarkadaren erdialdera,
Eguzki-sistemaren antzeko sistema dinamikoei buruzko teorema batekin
aurrerapen teorikoa lortu zen. Eguzki-sistemari aplikatuta, bere
egonkortasuna aurresaten du, planeten masak eta orbiten eszentrikotasuna
eta inklinazioa denboran zehar txikiak badira.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Eguraldia
ezin da epe luzera erabat aurrikusi. Tximeleta baten hegalaldiak
sortutako perturbazioa ere nahikoa izan liteke egun gutxira
eskualde bateko eguraldia aldatzeko. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Oinarri teoriko hauekin eta potentzia handiko
lehenengo ordenadoreen ezinbesteko laguntzaz, Eguzki-sistemaren
egonkortasunari buruzko lehen azterketa esanguratsua egiten hasi
ziren. Adibidez, 1965ean kanpoaldeko bost planeten egonkortasuna
hurrengo 120.000 urteetarako aurresan zen. Geroago epea milioi bat
urtera luzatu zen, baina Plutonek Nepturorekin erresonantziak izaten
dituela ere aurkitu zen. Orduan garrantzirik eman ez bazitzaien
ere, elkarrekintza grabitatorio periodiko horiek gaur egun Eguzki-sistemaren
kaosaren lehenengo arrastotzat kontsideratzen dira. 1985ean argitaratutako
beste lan bateko azterketan, egonkortasun tartea 5 milioi urtera
hedatu zen.
Aurrekoan bezala Plutonen erresonantziak azaldu
ziren, baina artean aztertutako epea laburregia zen jokaera kaotikoa
ager zedin. Hurrengo urtean J. Wydow eta G. Sussman-ek planeta berberen
orbitei buruz lan egin zuten, lehenbizi aurreko 107 milioi urteetan
eta etorkizuneko 110 milioi urteetan izan zuten eta izango duten
itxura aztertuz, eta ondoren, bigarren epea 845 milioi urterarte
luzatuz. Orbiten berezitasunak kalkulatzeko periodoa 32,7 egunekoa
zen. Emaitza interesgarri batzuk, berehala aipatuko ditugunak ziren.
Plutonen orbitaren inklinazioa 14,6° eta 16,9° bitartean
aldatuko da (orain 17,2°koa da). Neptunok Plutoni eragiten dizkion
erresonantzien ondorioz, azken planeta honek 3,8, 34, 150 eta 600
milioi urteko periodoko oszilazioak jasango ditu balera. Azkenik,
Plutonen orbitaren hasierako baldintzak pixka bat aldatuz gero,
orbita berria esponentzialki aldentzen da lehenbizi kalkulatutakotik.
Batez ere azken bi emaitzak kaosaren adierazle dira.
Orainago LONGSTOP (Longterm Gravitational Stability
Test for Outer Planets) izeneko azterketak ere Kaosaren adierazle
izan daitezkeen fenomenoak azaltzen ditu ondorioetan. Adibidez,
orbitek jasaten dituzten aldaketak txikiak direla egin bada ere,
periodo irre-gularrekoak dira.
Barne-planetei buruzko azterketa bat ere bada;
1989an J. Laskar-ek aurkeztua. Zientzilari honek higiduraren ekuazioak
analitikoki sinplifikatuta erabiliz barne-planeten orbitak kalkulatu
ditu, 500 urteko urratsetan, hurrengo 200 milioi urterako. Kanpo-planetek
bezala barnekoek ere aldaketa txikiak izaten dituzte orbitetan,
baina hasierako baldintzekiko menpekotasun sentikorra nabaria da.
Bestalde, erresonantziak ere azaltzen dira. Dena den, kaos-arrasto
hauek ez digute planetak elkarren orbitak gurutzatu eta hondamendiak
sorterazten ikusi behar ditugunik pentsarazi behar. Arazoa beste
era honetara planteatzen da: planeten orbitak gehiegi aldatu ez
arren ere, epe luzera ezingo dugu inolaz ere planetaren posizioa
zein izango den aurresan.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Neptunok
Plutoni eragiten dizkion erresonantzien ondorioz, azken
planeta honek 3, 8, 34, 150 eta 600 milioi urteko periodoko
oszilazioak jasango ditu batera. Azken bi emaitzak kaosaren
adierazle dira. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Orain arte planeten orbitaren egonkortasunari
buruz aritu gara, edo bestela esanda, kaosak orbita horietan duen
eraginaren garrantziaz. Egitura osoari begira beste galdera batzuk
ere plantea genitzake: zein izango da kaosaren eragina Eguzki-sistemaren
itxuraketan?. Gaur egun duen itxura eta egonkortasun erlatiboa,
eratu berri zela lehenengo milaka urteetan lortu al zituen, ala
dituen ia 5.000 milioi urteetan zehar lortu ditu?
Batzuen ustez posible da garai batean beste
planeta batzuk ere egotea, geroago jokaera kaotikoan erori eta kanporatu
egingo zirelarik, baina, jakina, ezinezkoa da horrelakorik frogatzea.
Beste batzuek, berriz, kaosaren eragina mugatua izan dela uste dute,
asteroide eta beste gorputz txikien dinamikari bakarrik eraginik.
Maila honetako kaos-kasu zehatzago eta nabariagoak hurrengo alean
ikusiko ditugu.
|
Urriko
Efemerideak
EGUZKIA:
urriaren 23an, 3 h 57 min-tan (UT) Scorpius-en sartuko da.
| ILARGIA |
ILGORA
|
ILBETE
|
ILBEHERA
|
ILBERRI
|
eguna
ordua (UT) |
3
14
h 12 min
|
11
18 h 3 min
|
19
4 h 12 min
|
25
20 h 34 min
|
PLANETAK:
- MERKURIO:
urriaren 31n iritsiko da elongazio maximora. Ikustekotan
egun horretan edo ingurukoetan ikusiko dugu, baina ez da
erraza izango, Eguzkiaren atzetik ordua baino lehen gordeko
delako.
- ARTIZARRA:
Artizarra ere oso denbora gutxi izango da horizontearen
gainetik Eguzkia ezkutatu ondoren. Beraz, ez da sasoi ona
berau ikusteko. Dena den, Merkurio baino geroxeago ezkutatzen
da.
- MARTITZ:
Martitz gero eta lehenago ateratzen da. Urriaren erdialdera
21 h (UT) inguruan aterako da.
- JUPITER:
irailean ikusi ezinda egon eta gero, urrian goizaldera ikusten
hasiko gara. Egunetik egunera lehenago aterako da eta denbora
gehiago ikusi ahal izango dugu, baina oraindik baxu, zeruan.
- SATURNO:
oraindik ondo ikusi ahal izango dugu ilundu orduko, Urriaren
hasieran gauerdi ondoren ezkutatuko da, baina bukaera aldera
23 h (UT) inguruan joango zaigu.
|
|