Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/9/9
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
ARGAZKIak
Labezomorro kaotikoa
2010/01/19 | Kortabitarte Egiguren, Irati |

Sekula sekuentziatutako proteina zaharrena

 

 

Klik egin irudian bideoa ikusteko

Kaosaren teorian oinarrituta, labezomorro baten itxura duen robot bat —AMOS— garatu dute Alemaniako Neurozientzia Konputazionalen Bernstein Zentroko zenbait ikertzailek.

AMOS robotak sei hanka, hanken mugimendua kontrolatzeko 18 motor eta berotasunari, argitasunari eta lurzoruaren kontaktuari buruzko informazioa emateko 18 sentsore ditu. Ikertzaileen helburua izan da inguruan gertatzen diren aldaketen arabera robotaren ibilera azkar eta automatikoki moldatzeko gai den prozesadore arrunt bat garatzea.

Horretarako, kaosaren teorian oinarritu dira. Teoria horren arabera, sistemak oso sentikorrak dira aldaketa txikiekiko, eta aldaketa txiki horiek, aldi berean, ikaragarrizko aldaketak eragin ditzakete. Ikertzaileek zirkuitu sinple bat eraiki dute portaera konplexu batzuk gainditzeko. Zirkuitu horretako prozesadoreak algoritmo kaotiko bat erabiltzen du gerta litezkeen aldaketa posibleak sortzeko eta sailkatzeko, eta berehala ezabatzen ditu aldaketa desegokiak.

Kaosaren kontrol-teknika horri esker, AMOS robota lur latz eta zimurretan ibil daiteke, harraparietatik ihes egin dezake eta energia aurrezteko ibilera aukeratu dezake aldapa gora dabilenean. Halaber, gai da oreka galtzen duenean edo oina zulo batean sartzen duenean orekari eusteko eta oina zulotik ateratzeko.

Ikusi dute kaosaren teoriaren eta robotikaren arteko konbinazio hori lagungarria izan daitekeela animalien mugimenduak ulertzeko, eta medikuntzan hainbat aplikazio izan ditzakeela, hala nola epilepsia, parkinsona eta migrainak dituzten gaixoetan kaltetutako neuronen jarduera egonkortzea. Besteak beste, migrainak agertu baino lehen burmuinean sortzen diren zenbait uhin ikertzen dihardute Alemaniako ikertzaileek; izan ere, uste dute pertsona osasuntsuetan burmuinean gertatzen diren zenbait erreakziok uhin horiek ezabatzen dituztela. Beraz, litekeena da etorkizunean kaosaren kontrola erabiltzea uhin horiek ezabatzeko.

Irudia: P. Manoonpong et at.



Argazki berrienak:
Panoramika ikusgarria
Hiru ekaitz Atlantikoan
Munduko igelik txikienetakoa Borneon
Zonbien antzinako arrastoak

Bilatu:

  Hitza:
Bilaketa aurreratua
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea