AZKUE fundazioak Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin batera “Iñaki Ugarteburu saria” wikipedia lehiaketa antolatu du.
Lehiaketaren helburua, osasungintza arloko artikuluak euskarazko Wikipedian ugaritzea da.
Partehartzeko betebeharreko baldintza osasungintzako ikaslea izatea da. Izen ematea zabalik dago jada wikiplaza.azkuefundazioa.org wikigunean eta ekarpenak apirilaren bata baino lehen aurkeztu beharko dira. 5 lanik onenak izango dira sarituak eta irabazle bakoitzari ordenagailu eramangarri bat oparituko zaio.
Anima zaitez eta partekatu zure jakintza euskarazko Wikipedian! |